XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuriak heldu zirenean amets-garaia amaitu zenLehen kolono zuriak Botany Bay-n lehorreratu zirenean, Australian eta Tasmanian (eldialdeko basamortuak barne harturik) 300.000 aborigene inguru ziren.
30 hizkuntz familiatan bildutako 500 hizkuntza mintzatzen zituzten orduan.
Ehiztari-biltzaile eta erdinomada ziren.
Lurralde jakin batzuetan ibiltzen ziren ur eta elikagai bila.
Basamortuko tribuentzat landareak ziren elementu nagusia, baina floraren erritmoa ulertzen zutenek haragia jan zezaketen.
Intsektuak maiz jaten zituzten.
Ehizerako arma bereziak zituzten: woomera edo jaurtitzeko makila eta bumeranga.
Gauez afrontuan lo egiten zuten eta epeltzeko sua egiten zuten zotzak marruskatuta.
Familiatan banatuta ehizatzen eta biltzen zituzten elikagaiak, baina tribuari leialtasuna zor zioten eta, horrez gain, betebeharrak eta senidetasun-sistema konplexuak zituzten.
Tribu bakoitzak bere arte-estiloa, bere
Beti gizonezkoa zen artistak ohizko diseinuak egiten zituen, edo ametsetan ikusitakoan oinarrituz berriak sortzen zituen.
Baina ametsa amesgaizto bihurtu zen kolono zuriak heldu zirenean.
Barru aldera bultzatu eta bideak ireki behar izan zituzten ongi armaturiko europarrentzat eta beren ganaduentzat.
Australiako kostetan kolonoak ugaldu eta barnealdera sartzen hasi zirenean, hilketak ikaragarriak izan ziren.
Tasmaniako aborigeneek izan zuten amaierarik tristeena.
1804. urtean, lehen kolonia ezarri zenean, bertakoak 7.000 ziren.
1876. urtean hil zen azkena.
Kontinentean aborigeneak misio eta erreserbetara bildu zituzten (...)